Jubenilen Ohorezko mailan, Hernanik irabazi egin zuen atzo Elgoibarren kontra, 5-1, baina hala ere mailaz jaitsi egin dira. Izan ere, hernaniarrek beharrezkoa zuten Burumendik galtzea, baina horrelakorik ez da gertatu. Horrela bada, Hernanik datorren urtean jubenilen 1. mailan jokatu beharko du, Ohorezko maila baino bat beherago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!