Baketik taldeak antolatuta, hiru eguneko ikastaroa izango da Biterin, bihartik ostegunera, Gizartearen parte-hartzea gaiaren inguruan. Lehenengo bi egunetan parte hartzearen teoria azalduko dute: gizarteak erakundeetan parte hartzeko dituen moduak zein diren, horiek partehartzaileagoak nola egin eta abar. Ostegunean, mahai inguru bat egingo dute, ikastaroan izan diren guztiekin. Ikastaroa bihar, etzi eta etzidamu izango da (maiatzak 27, 28 eta 29), 19:00etatik 21:00etara, Biterin. Dohainik da, eta izena emateko telefonoz deitu: 943 251005, edo idatzi: partehartu@baketik.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!