Txakur gorotzen inguruko araudia gogorarazi du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 26a, 02:00

herriko kale gehienetan txakurren gorotzen presentzia nabarmena dela eta, Zerbitzu Publikoetako arduradunak gogorarazi du derrigorrezkoa dela animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantza betetzea. Azpimarratu du debekatua dagoela txakur gorotza nonahi uztea, ardura txakurraren jabearena dela eta isunak jaso daitezkeela arauak ez betetzeagatik.

Txakur gorotzak jaso
Bide batez gogoratu du debekatua dagoela txakurrak itxita edukitzea nonahi, baldin eta jendeari traba egiten badiete zaunka, usain eta abarrekin. Hiriko bide, leku eta eraikin publikoetan txakurra kontrolpean eta uhal batez lotuta eraman behar da. Debekatua dago gorotzak bide eta plaza publikoetan, eta oro har, leku apaingarrietan eta jendea ibiltzen den lekuetan uztea. Gorotza jasotzeko lana txakurraren arduradunarena da eta herritarrek eskubidea dute txakur jabe edo eramaileari zikindutakoa garbitzeko eskatzeko. Arauak ez betetzea hutsegite arintzat jo daiteke eta 60 eta 300 euro arteko isunekin zigortu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!