HERNANIKO Eusko Alkartasunak salatu du, Gobernu Taldeak eta Ezker Batuak irizpide ezberdinak erabili dituztela gai beraren inguruan Plenoan eta Giza Eskubideen Batzordean.
EA: ´Maiatzaren 6ko Plenoan EAk aurrekontuei emendakin bat aurkeztu zien, eta proposatu zuen herritarren artean zabaltzea ekintza sail bat hernaniarren giza eskubideen defentsara bideratua. Emendakin hori atzera bota zuten Gobernu Taldearen ezezkoarekin eta Ezker Batuaren abstentzioarekin. Eta handik 15 egunera, Giza Eskubideen Batzordean bi talde horiek onartu egin zuten EAk gai beraren gainean egindako beste proposamen bat, alegia, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala hernaniarren artean zabaltzea`. EAren iritziz, horrek irizpide falta adierazten du, eta aurrekontuen sendotasun falta ´aurrekontuak aldaketa bat behar izan du onartu eta 15 egun eskasera`.
´Aurrekontu egokiak ez`
EAk adierazi du, baita ere, aurrekontuak ez zaizkiola egokiak iruditzen hernaniarrentzat, eta ez zegoela alde bozkatzeko motiborik. Bestalde, esan du Gobernu Taldeak beren emendakin bat onartu duela, eta hori ondo baloratu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!