Txalapartak indartsu jo zuen Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 26a, 02:00

makilak dantzan jarri zituzten atzo Atsegindegin Txalaparta Festaren azken ekitaldi haundian. Arratsaldean hasi zen jaia eta afalostean eman zuten azken kolpea. Atsegindegin elkartu ziren Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako txalapartariak, Hernanikoekin batera. Zuaznabar eta Goikoetxea familietako txalapartariak ere ez ziren falta, eta bide batez, omenaldi txikia egin zioten goikoetxeatarren jaiotetxeari, Erbetegi-Etxeberri baserriari hain zuten, urte dezentetan txalapartaren txokoa izan baita. Jende dezente bildu zen plazara eta giro polita izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!