hernaniko Kooperazio Taldeak antolatuta, Tibeti buruzko jardunaldiak izango dira aste honetan, datorren asteazkenera arte, Hernanin. Bihar hasiko dira jardunaldiak Tibeteko errealitateak izenburua duen hitzaldiarekin. Hitzaldian Agurtzane Berasarte, Karmele Osa eta Thupten Palbar, Atisha kultur elkarte tibetarreko kidea izango dira. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Monjeak mandala egiten
Bihartik ostegunera, argazki eta mandala (irudi mota bat) erakusketa izango da. Tibeteko monjeek mandala bat egingo dute jende aurrean. Biterin izango da, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Maiatzak 27, asteartea. Hitzaldia: Tibeteko errealitateak.
Hizlariak: Agurtzane Berasarte, Karmele Osa eta Thupten Palbar (Atisha kultur elkarte tibetarra). 19:30etan, Biterin.
Maiatzak 27-29. Argazki eta mandala erakusketa.
Tibeteko monjeak mandala egiten ikusteko aukera. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Biterin.
Maiatzak 31, larunbata. Tibeteko artisautza eta jakiak.
Goiz eta arratsalde, Plaza Berrin.
Ekainak 4, asteazkena. Hitzaldia: Tibeteko egoera sozio-politikoa.
Hizlaria: Mikel Aramendi analista politikoa. Biterin, 19:30etan.