Thermotechnic txapelketa berezia gaur hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 25a, 02:00

Ezkurra eta Zeberio IIa elkarrekin ariko dira gaur Galarretan, Altuna II eta Etxaberen kontra, Thermotechnic txapelketako lehendabiziko partiduan. Une honetako bi aurrelari onenak, beraz, elkar hartuta ariko dira gaur. Jaialdia 16:30etan hasiko da, eta beste bi partidu ere izango dira: Matxin III-Zubizarreta / Zalakain-Agirrezabala; eta Iñigo-Aizpuru / Altuna I-Olazar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!