GUSTOKOA dute nonbait txapela Naharro eta Mandik, atzo berriz ere jantzi baitzuten, lehengo urtean bezalaxe, Gure Txokoko mus txapelketan. Eta ez da bigarren aldia bakarrik txapela jazten dutena, aurretik ere jantzi izan baitute. Bigarren saria Javi eta Angel Marik eraman zuten. Giro ederrean banatu zituzten sariak, elkartea bete jende, eta eskerrak eman ere bai bere laguntza eman duten taldeei.
Bestalde, bazkideei gogoratu zieten ekainaren 7an, larunbata, afaria egingo dutela elkartearen 27garren urteurrena ospatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!