Hernaniarrak Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalera iritsi dira. Helduen mailan, Asier Azpiroz iritsi da finalera. Azpiroz izatez zubietarra da baina Hernaniko Bertso Eskolan ari da umetatik; lehen aldia du finalera iristen dena. Txikien taldea ere finalera iritsi da; bertan dira Eñaut Martikorena, Jon Iturbe, Eli Pagola eta Aingeru Otxotorena. Finala Iruran jokatuko da, hilaren 30ean, ostirala, 16:00etan. Aurretik bazkaria egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!