Kantuz abesbatzaren emanaldi bikaina atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 25a, 02:00

Kantuz abesbatzak emanaldi bikaina egin zuen atzo iluntzean Milagrosan. Kantuz eguna ospatu zuten eta horretarako kontzertu berezia prestatu zuten. Guztira 13 pieza abestu zituzten, besteak beste, Heleluyan, Kantuz gara, Canción de Jinete, Laudate pueri dominum eta Volver izenekoak. Bete-bete egin zen Milagrosa eta gozatu ederra hartu zuen jendeak. Kantuz abesbatzak jakinarazi du ospakizun berezietan (bodak, ezteiak...) emanaldiak egiten dituztela eta honako zenbakia eman dute harremanetan jartzeko: 943 555469.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!