Hernani Euskadiko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 25a, 02:00

Hernanik irabazi du aurtengo Euskadiko Kopa, atzo Getxori 53-12 irabazi ostean. Hernaniarrek lehendabiziko jokaldian egin zuten entsaioa, jokaldi luze baten ondoren, eta hortik aurrera ez zuten kontrariorik izan. Lehen hogei minutuetan markagailuan alde haundia lortu zuten, eta bigarren zatian horri eustea egin zuten. Zortzi entsaio egin zituzten hernaniarrek: Gurutzek 1, Oierrek 1, Etxabek 1, Larrañagak 1, Bolik 1, Otañok 1 eta Genuak 2. Transformazioak Genuak eta Oierrek egin zituzten. Bazkaltzen gozatu zuten ondoren, jokoan ondo irabazitakoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!