Goiz pasa ederra atzo Antziolan, sagardoaren aitzakian

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 25a, 02:00

sagardo Eguna ospatu zuten atzo Antziola auzoan, auzo elkarteak antolatuta. Eguraldiak ez bazuen ere gehiegi lagundu, asko eta asko izan ziren sagardoa probatzera hurbildu ziren auzotarrak. Mahaiaren alde batekoak eta bestekoak, sagardozale eta zerbitzari, pozik azaldu ziren, edalontzi eta botilak eskuan. Bigarren urtea dute Antziolan sagardo festa egiten dutena. Ondo prestatu ziren, Hernaniko sagardotegi guztietako sagardoa baitzuten probatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!