Abiadura Haundiko Tre-naren aurkako eguna deitu du AHTaren aurkako Hernaniko taldeak etzirako, eta Gazte Asanbladak aste osoan zehar antolatu ditu AHTaren aurkako ekimenak. Izan ere, etzi, astelehena Gelditour ekimen ibiltaria Hernanira iritsiko da, eta Plazan egongo da 17:00etatik 19:00etara. Hilaren 1ean Tuteratik abiatu zen Abiadura Haundiko Trenaren Aurkako ekimena eta maiatzaren 31n iritsiko da Donostiara. Antolatzaileen hitzetan, Euskal Herrian geroz eta jende gehiago dago AHTaren proiektuaren aurka.
Aste osoan ekimenak
Gazte Asanbladak aste osoan antolatu ditu ekimenak: astelehenean Gelditour etorriko da; asteartean, bizikleta martxa egingo dute 19:30etan; asteazkenean hitzaldia izango da Biterin 19:30etan; ostegunean, parodia egingo dute herrian eta kontzentrazioa izango da Renfen, 19:30etan; ostiralean manifestazioak eta kontzertuak izango dira (Trifulka, Ania eta talde sorpresa), eta larunbatean Donostiara joateko deialdia egin dute.
Bihar Ordiziara
Biharko martxa deitu du Ordizian AHTaren aurkako taldeak, hasiak diren obretara joateko. Hernaniko AHTaren aurkako taldeak dei egin du Ordiziara joateko. Igande goizeko 11:00etan egin dute zita Hernaniko apeaderoan denak batera joateko, «desobedientzia eginez».