Saharako umeekin begirale aritzeko lan poltsa

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 24a, 02:00

UDAN Saharako haurrekin begirale lanetan aritzeko lan poltsa osatu nahian dabil Hernaniko Udala. Azaldu dutenez, asmoa da aurtengo udara eta datozen udaretarako ere lan poltsa osatzea. Beraz aurten asmorik izan ez arren, hurrengo urteetarako interesa izan dezaketenek ere eman dezakete izena. Eskaerak ekainaren 9a aurretik aurkeztu behar dira Udal Erregistroan. Honakoa da aurkeztu beharrekoa: eskaera orria, karnetaren kopia, titulazioa, EGA edo baliokidea, Saharako haurrekin lan egiteko proiektua (gehienez ere bost orri eta puntuagarriak izan daitezkeen dokumentuak). Informazio gehiago udaletxean edo www.hernani.net-en.

Saharako haurrak etxean hartzeko deia

Udalak dei egin die herritarrei Saharako haur bat etxean hartzera animatzeko. Azaldu duenez, izena emateko epea maiatzaren 30ean bukatuko da eta ez da oraindik familiarik animatu. Udalak azaldu du aurreko urteetan etorri diren haurrak etortzeko gogoz daudela, baina horretarako familiak behar direla. Bestalde, gogorarazi du Saharari buruzko erakusketa hasiko dela astelehenean Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!