Haur danborradako entsaioa ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 25a, 02:00

Santa Barbara elkarteko haur danborradako entsaioak ostegunean hasiko dira, hilaren 29an. Entsaioak astelehen, astearte eta asteazkenetan izango dira, 18:30etan, elkartean bertan. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 943 552763 telefono zenbakira deituta. Danborrero izateko 7 urte baino gehiago izan behar dira eta sukaldari edo kantinera izateko 4 gutxienez. Jantziei dagokienez, prezisoak dira galtza txuriak, larruzko gerrikoa eta oinetako ilunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!