Tibeti buruzko jardunaldiak izango dira datorren astean Hernaniko Udalak eta Kooperazio Taldeak antolatuta. Lehenengo ekitaldia asteartean izango da, Tibeteko errealitateari buruzko hitzaldia. Agurtzane Berasarte, Karmele Osa eta Thupten Palbar izango dira hizlariak. 19:30etan hasita, Biterin. Maitzaren 27tik 29ra argazki eta mandala erakusketa izango da. Maiatzaren 31n, larunbatean, Tibeteko artisautza ikusteko eta bertako jakiak dastatzeko aukera izango da, goiz partean, Plaza Berrin. Ekainaren 4an, Tibeteko egoera soziopolitikoari buruzko hitzaldia emango du Mikel Aramendik. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!