Tanborradako entsaioak

Kronika - Erredakzioa 2008ko maiatzaren 24a

Santa Barbara elkarteak tanborradako entsaioak hasiko ditu maiatzaren 29an. Parte hartzeko izena eman behar da eta horretarako telefono honetara deitu behar da: 943 55 27 63. Danborreroek 7 urte beteta izan behar dute eta galtza txuri, larruzko gerrikoa eta oinetako ilunak eraman behar dituzte. Sukaldariek 4 urtetik aurrera izan behar dituzte. Elkarteak dei egin die etxean trajeak izan eta erabili behar ez dituztenei, trajeak itzultzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!