Astigarragako Gazte Asanbladak antolatuta gazte olinpiaden itxiera jaialdia izango da gaur Astigarragan. Goiz partean herri kirol frogak izango dira eta Hernaniko Gazte Asanblada bertan izango da. Herri kirolez gain, triki poteoa, bazkaria, kantu saioa eta kontzertuak izango dira. Bertara joateko zita gaur goizeko 10:15etan egin dute, Gaztetxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!