Hamalau instrumentu, hamaika bide

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 24a, 02:00

Udal Musika Eskolak antolatuta, ekitaldia izan zen asteazkenean Biterin, ikasleek aurrerako zein instrumentu aukeratu jakiteko. Zazpi urteko neska-mutilek egin behar izaten dute aukera hori, datorren kurtsoan zein musika instrumentu jo jakiteko. Biteriko areto nagusia lepo bete zen, ikasle eta guraso.

Hamalau instrumentu
Hernaniko Musika eskolan 14 instrumentu jotzen ikasi liteke: biolontxeloa, klarinetea, gitarra, biolina, pianoa, akordeoia, txistua, alboka, dultzaina, trikitixa, txalaparta, saxoa, perkusioa eta tronpeta. Instru-mentu bakoitza nola jotzen den eta zer soinu duen erakusten musika eskolako ikasleak aritu ziren, Iñaki Eguren irakasleak aurkeztuta. Orain, gaztetxoek aukera egin beharko dute, zein doinu hartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!