‘Hegatz’ buzeo taldea Getariara dijoa bihar, denboraldiko lehenengo irteeran

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 24a, 02:00

DESIATZEN daude Hegatz buzeo taldeko kideak biharko eguna ailegatzeko, izan ere, aurtengo denboraldiko lehenengo irteera egingo dute. Negua gozo-gozo pasa ondoren, ez baita giro itsasora ateratzeko, bihar itsasoko ur freskoan sartzeko prest dira. Igandero irteera Bihartik aurrera, igandero igandero, urpean ibiliko dira, han eta hemen. Bihar eta datorren igandean Getariara joango dira, eta iraileko azkeneko astera arte Pasaia, Orio eta Hondarribira joango dira, hango urpeko bazterrak ezagutzera.


Irteera irekiak
Hegatz taldekoek irteerara gonbidatu nahi dituzte urpekaritzan interesa dutenak. Jakina, horretarako prezisoa da urpekaritza ikastaroa egina izatea, dagokion titulazioa izatea eta Federazioaren lizentzia izatea. Hegatzeko kideekin harremanetan jarri nahi izanez gero, beren egoitzara jo behar da, Jauregi auzoko eskola zaharrera, ostiraletan, 20:00etatik aurrera.

Aurtengo irteerak
Maiatzak 25...........Getaria
Ekainak 1...............Getaria
Ekainak 8................Pasaia
Ekainak 15.................Orio
Ekainak 22......Hondarribia
Ekainak 29.................Orio
Uztailak 6...............Pasaia
Uztailak 13............Getaria
Uztailak 20......Hondarribia
Uztailak 27.................Orio
Abuztuak 24............Pasaia
Abuztuak 31..........Getaria
Irailak 7.....................Orio
Irailak 14............. Getaria
Irailak 21............... Pasaia
Irailak 28.............. Getaria

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!