HERRIKO arrandegietako hondakinak bilduko ditu Hernanin kale garbiketa egiten duen enpresak, egunero eta goizez. Udalak jakinarazi duenez, berak eta Fomento de Construcciones y Contratas enpresak (herriko kale garbiketa egiten duen enpresa), hitzarmen bat sinatu dute enpresak arrandegietako hondakinak bildu ditzan: goizeko 08:00etatik 09:00etara.
Zerbitzua joan den maiatzaren 12tik aurrera jarri zen martxan. Ordura arte arrain saltzaileek berek eramaten zituzten hondakinak Zubiondo poligonoan enpresak duen egoitzara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!