Hernani Elgoibarrera gaur, autobus eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 23a, 02:00

HERNANI herri Arteko Txapelketan aurrera dijoa eta gaur Elgoibarren jokatuko du joaneko partidua. Kadete mailan, Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeagak jokatuko dute, Gabilondo-Arrizabala IIaren kontra. Jubenil mailan, Ioritz Arrietak eta Aritz Otaegik jokatuko dute, Arribillaga-Lizarralderen kontra. Nagusi mailan, Garikoitz Erroizenea eta Aitor Gorrotxategi ariko dira, Arrizabalaga-Loiolaren kontra. Kadete mailan, Hernanik irabaztea espero du, baina jubenil mailan Elgoibar aterako da faborito. Nagusietan partidu estua espero dute hernaniarrek.

Autobusa pelotazaleentzat
Pelota elkarteak autobusa antolatu du pelotazaleentzat, 4 euroan. Gaur 20:45etan aterako da Atsegindegitik. Par-tidua gaueko 22:00etan hasiko da, Elgoibarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!