Txalaparta emanaldi berezia eta Txalaparta Party Aparta gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 23a, 02:00

Txalaparta Festak gaur izango du jarraipena, Sestaoko TX eskolak eskainiko duen emanaldiarekin. Gauean, Txalaparta Party Apartarekin dantza egiteko aukera izango da.

TXALAPARTA Festak gaur izango du jarraipena. Bi zita izango dituzte gaur txalapartazaleek arratsaldean, bata Sestaoko TX eskolak eskainiko duen Hiru ipuin, liburu bakarra. Aurreneko aldia da Sestaoko eskolak emanaldi bat prestatzen duela eta bertan, narrazioa, txalaparta eta beste hainbat instrumentu uztartzen dira, perkusio tresnak, albokak eta trikitixak, esaterako. Gaur gauerdian izango dute txalapartazaleek bigarren zita, Atxur tabernan izango den Txalaparta Party Apartan. Aurtengoan Aritz Sound System izango da musika aukeraketan. Musika beltza eta estilo elektronikoko musika jarriko du disko jartzaile hernaniarrak eta harekin batean joko dute gonbidatutako txalapartariek. Txalaparta festak bihar izango du bukaera, erromeria, afaria eta txalaparta jaialdi nagusiarekin.

EGITARAUA:
Maiatzak 23, ostirala

-19:30etan: Sestaoko TX Eskola taldearen txalaparta emanaldi berezia: Hiru ipuin, liburu bakarra. 
-00:00etan: Txalaparta Party Aparta. Atxur
tabernan.

Maiatzak 24, larunbata
-18:00etatik aurrera: Txalaparta Erromeria.
Txalaparta saio libreak,
sagardo banaketa, Hernani Musika Eskolako Alboka, Dultzaina, Trikitixa eta Txistu taldeen kale bueltak.
-21:00etan: Herri afaria. 
-Ondoren: Txalaparta Jaialdi Nagusia. Bertsolariak eta Euskal Herri osoko
txalapartariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!