Kiroldegiko eta kaleetako trabak aztergai

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 22a, 02:00

Koxka elkartea aste honetan bildu da. Elkartea legalizatzeko tramiteen berri eman zuten. Kiroldegian eta kalean dituzten trabak aztertu zituzten.

KOXKA hernaniko Ezinduen taldeak bilera izan du aste honetan. Hiru gai jorratu zituzten. Lehenengo elkartea legalizatzeko tramiteez hitz egin zuten. Eusko Jaurlaritzara bidali dituzte eskaria eta paperak, eta hilabete baten bueltan erantzuna jasotzea espero dute. Kiroldegia izan zen bileran aztertu zen beste gai bat. Zehazki, ezindu fisikoek kiroldegia erabiltzeko dituzten trabak aztertu zituzten. Trabak zerrendatu eta Kirol Egokituaren Euskal Federakuntzarekin biltzeko asmoa dute, haien iritzia jasotzeko. Guzti honen helburua da txosten bat osatzea, kiroldegia ezinduen beharretara egokitzeko.

Kaleko trabak
Azkenik, beste gai hau ere aztertu zuten: kalean ezinduek dituzten trabak. Asmoa dute traba hauei argazkiak ateratzea eta ondoren Udalari aurkeztea. Harremanetarako telefonoa: 645 727 793. E-maila: koxka-elkartea@hotmail.es

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!