Adimen emozionalaren inguruko tertulia gurasoentzat maiatza eta ekainean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 22a, 03:00

Bi saio izango ditu tertuliak, maiatzaren 26an eta ekainaren 2an, Biteri kultur etxean. Irekia da eta edozein gurasok hartu dezake parte.

PREBENTZIO tertuliak izango dira datorren maiatzaren 26an eta ekainaren 2an, Ongintza patronatuko Prebentzio zerbitzuak antolatuta. Saioan adimen emozionalaren inguruan hitz egingo dute, Hilario Garrudo esperientzia haundiko psikologoak gidatuta. Tertuliak arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara izango dira, Biteri kultur etxean. Parte hartu nahi duten gurasoentzat irekia da, eta ez da izena eman beharrik.

Adimen emozionala
Saio honetan adimen emozionalaz hitz egingo dute, «adimen emozionala gure emozioak eta sentimenduak gestionatu edo kudeatzeko beharrezkoa den gaitasuna da» azaldu du zerbitzuak. Azken finean, bizitzarako behar diren trebetasunen inguruan hitz egingo dute, «bizitzarako trebetasunak abilezia psikologikoak dira, eta hauek beharrezkoak ditugu bizitzako erronkei aurre egiteko» azaldu du. Prebentzio zerbitzuak azpimarratu du Hilario Garrudo psikologo eta familia terapeutaren esperientzia. Azaldu duenez tertulia hauetan bere ezagupenak konpartitzeko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!