ASTEBURUAN hasiko da Kirol Patronatuak antolatutako emakumezkoen aurreneko pala txapelketa. Kirol patronatuak azaldu duenez txapelketa honetan adin desberdinetako emakumeek hartuko dute parte, eta parte hartuko duten emakumezkoen bataz besteko adina 42 urtekoa da. Patronatuak balorazio positiboa egin du, adin tarte horretako emakumeek kirola egitea baita patronatuak markatutako helburuetako bat. Pala partiduak goizeko 10:00etan hasiko dira kiroldegian eta honakoak izango dira partiduak: Loli-Amaia/Axun-Agurtzane; eta Mari Jose-Koro/Idoia-Iratxe.
Eskola kirolean neskak ere bikain ari dira
Bestalde, eskola kirolean ere neskak fin ari dira, Hernaniko ikastetxeetako hiru talde iritsi baitira Gipuzkoako finaletara. Kirol Patronatuak azpimarratu du, neurri batean, emakumezkoekin egiten ari diren ahalegin bereziaren emaitza dela lorpen hau. Gainera, pozik agertu da adin tarte ezberdinetako emakumezkoengana iritsi direlako. Honako taldeak dira larunbatean finala jokatuko dutenak: palan eta alebin mailan, Langile Ak Pello Errotaren kontra jokatu du, Azpeitin, arratsaldeko 16:00etan; Palan eta infantil mailan, Urumea Bk Loinazpe Aren kontra jokatuko du Azpeitian, arratsaldeko 17:00etan; azkenik, futbolean eta alebin mailan, Elizatxo Bk Jakintza Cren kontra jokatuko du Donostian, goizeko 11:00etan.