Thermotechnic erremonte jaialdia hasiko da larunbatean Galarretan. Termotechnic txapelketak iaz izan zuen aurreneko edizioa eta izandako arrakasta ikusita aurten ere antzeko txapelketa planteatu dute, aldaketa txiki batzuekin. Alde batetik koadroko bi aurrelari onenek elkarrekin jokatuko dute Ezkurra eta Zeberio IIak, eta beste alde batetik, koadroko bi atzelari onenek osatuko dute beste bikote bat, Lizaso eta Urrutiak. Ezkurra eta Zeberiorekin batean A taldean izango dira: Altuna II-Etxabe eta Urriza-Iriarte. B taldean, Urrutia-Lizasorekin batean ariko dira Juaristi-San Miguel eta Uterga-Etxeberria III . Talde bakoitzean liga bat jokatuko da eta talde bakoitzeko aurreneko bi bikoteek semifinalak jokatuko dituzte. Aurreneko partidua larunbatean jokatuko da Galarretan, Ezkurra-Zeberio II eta Altuna II-Etxaberen kontra. Semifinal eta finalak ere Galarretan jokatuko dira, ekainaren 15 eta 21ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!