ASTIGARRAGAKO Gazte Asanbladak gazte olinpiadak antolatu ditu, aurten bigarren aldiz. Herriko koadrila ezberdinak olinpiadetako frogetan aritu dira parte hartzen martxotik maiatza bitartean eta orain bukaera eman nahi diote olinpiadei, larunbatean Astigarragan egingo duten jaialdiarekin.
Hernaniko Gazte Asanblada bertan izango da. Idea da 11:00etan hasita, herri arteko herri kirol txapelketa egitea eta hori dela eta Gazte Asanbladak Hernaniko gazteak animatu nahi ditu parte hartzera. Jakinarazi dutenez, arratsalde partean Kontrakantxa gaztetxera gerturatu behar da eta izena eman.
Herri kirolez gain triki poteoa, herri bazkaria, kantu saioa, The Txortains taldearekin poteoa eta kontzertuak izango dira debalde, gaueko 21:00etan hasita: Bisai, Sagarroi, Etsaiak eta Trikizio taldeekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!