Gaur Nomadak TX pelikula emango duzue Biterin. Ezer berezirik egingo al duzue?
Kontua da Txalaparta Festaren barruko emanaldia dela. Antolatzaileek eskatu ziguten pelikula ematea, baina zerbait gehiago ere egingo dugu. Pelikula hasi aurretik aurkeztu egingo dugu, ondoren pelikula ikusi eta ondoren azalpenak emango ditugu. Hitzaldia irekia da eta galdera asko espero ditugu.
Makina bat aldiz parte hartuko zenuten Txalaparta Festan, ezta?
Bai. Azken urteetan gutxiago. Txalaparta eskolan hasi nintzenean bai. Orain kolaborazioak egiten ditugu. Orain dela lau urte edo, Quercus Endorphina diskoa aurkezten izan ginen.
Hernani eta txalapartaz ari garela, zuk hemengo eskolan ikasi zenuen txalaparta jotzen, ezta?
Bai, Añorgakoa naiz baina Hernaniko Eskolan ikasi nuen txalaparta jotzen, Juan Mari Beltranekin.
Nomadak TX proeiktuak arrakasta handia izan du?
Bai, pelikularekin adibidez, pentsatzen genuen Zinemaldian aurkeztu eta hor bukatuko zela, eta orduz geroztik, gelditu ere ez gara egin; urte eta erdi pasa dugu bidaiatzen.
Espero al zenuten horrelako arrakastarik?
Espero ez dakit, baina ez genuen imajinatzen. Ondoren deskubritu dugu; zine munduko jende asko ezagutu dugu eta guri ate asko ireki zaizkigu, munduko jaialdi askotan izan gara...
Eta hemen arrakastarik izan al duzue?
Bai, hemen ere arrakasta haundia izan dugu, beti ere kontuan izanda kontestua. Orain Berria egunkariarekin banatuko dute. Atenporala bihurtu da.
Non barrena ibili zarete sariak jasotzen?
Kanpoan asko. Hego Afrikan, Mexicon, Amerikako Estatu Batuetan sei aldiz izan gara, Europan barrena ere ibili gara... Horrek harritzen gaitu. Pentsatzen dugu pelikula ulertzeko txalaparta ezagutu behar dela eta ez da horrela. Hori da musikaren
Nomadak TX-i buruz hitz egiten duzuenean proiektu zabalago bat aipatzen duzue. Zein da proiektu hori?
da bakarrik musika... Lau urte dira proiektu honekin hasi ginela, grabaketak, pelikula, diskoa, kontzertuak... Eta orain zertan zabiltzate? Orain musika kalera atera nahi dugu. Horretarako bi ikuskizun prestatu ditugu. Batetik, banda batekin, sei lagunekin, zuzeneko emanaldiak; eta bestetik, karpa ibiltari bat; Bergaran aurkeztuko dugu, ekainaren 6an, Mundumira jaialdian.
komunikazioa.
Sari batzuk
•Jaialdiaren historiako 2garren dokumentalik onena. Amsterdameko Dokumental Zinema Jaialdi Internazionala. 2007ko azaroa.
•Musika Dokumental Onenearen Saria. Washington-eko Silverdocs-eko Jaialdia. 2007ko ekaina.
•Dokumental Onenari Saria. Belfast-eko Zinema Jaialdia. 2007ko apirila.
•Epaimahaiaren Aipamen Berezia. Mexiko. 2007ko urria.
•Atzerriko Dokumental Onenari Saria. Erdialdeko Amerikako Zinema eta Bideo Jaialdia. 2008ko urtarrila.
•Ikuslegoaren Saria. Moffom- Music on Film Jaialdia. Txekiar Errepublika. 2007ko urria.
•Epaimahaiaren Sari Berezia. Durban Nazioarteko Zinema Jaialdia. Hego Afrika. 2007ko uztaila.
TXALAPARTA FESTAKO EGITARAUA:
Maiatzak 21, asteazkena
-19:30etan: Nomadak Tx pelikula Oreka TX-eko kideen eskutik. Biteri kultur etxean.
Maiatzak 23, ostirala
-19:30etan: Sestaoko TX Eskola taldearen txalaparta emanaldi berezia: Hiru ipuin, liburu bakarra.
-00:00etan: Txalaparta Party Aparta. Atxur tabernan.
Maiatzak 24, larunbata
-18:00etatik aurrera: Txalaparta Erromeria.
Txalaparta saio libreak, sagardo banaketa, Hernani Musika Eskolako Alboka, Dultzaina, Trikitixa eta Txistu taldeen kale bueltak.
-21:00etan: Herri afaria.
-Ondoren: Txalaparta Jaialdi Nagusia. Bertsolariak eta Euskal Herri osoko txalapartariak.