KANTUZ Egunerako prestatzen ari da Kantuz abesbatza buru-belarri. Kantuz Eguna abesbatzak urtean egiten duen kontzerturik garrantzitsuenetakoa da, eta herriko abesbatzaren jarraitzaileek asko estimatzen dutena. Abesbatzak jakinarazi duenez, denetariko abestiak sartu dituzte egitarauan eta tartean badira batzuk berriak.
Guztira 13 dira abestuko dituzten kantuak: Heleluyan, Kantuz gara, Canción de jinete, Ama, Laudate pueri dominum, Hymne a la nuit, Nahi zuyayin, Te quiero, Bell quitiens mavie, Ojos brujos, Errotazaia, Volver eta Pais Basque.
Kontzertua arratsaldeko 19:30etan izango da, Milagrosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!