Haurren aurreskuko entsaioak gaur hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 19a, 02:00

Haurren aurreskua izaten da San Joanetan eta gaur hasiko dituzte entsaioak, 18:30etan, Urumea ikastolan, Gay Mur eraikinean. Astelehen eta ostegunetan dira entsaioak. Izen ematea Biterin egin behar da eta beharrekozkoa da haurrek aurten 5 urte betetzea, eta bikotearen izena ere ematea. Guztira 50 bikoterentzako lekua izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!