Bilera bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 19a, 02:00

Koxka ezinduen elkarteak bilera du bihar, arratsaldeko 17:00etan, Biterin. Bi gai daude aztertzeko: batetik, elkartea legalizatzeko tramiteak zertan diren informatuko da eta bestetik, erabaki beharko da Koxka elkarteak nola hartu lezakeen parte kiroldegiari buruz egingo den azterketan, alegia kiroldegia haunditu, egokitu, modernizatu eta abarretan, ezinduen beharrak kontuan hartzea, eta beharrak kontuan hartzeko garaian, ezinduek beren ahots propioa izatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!