Giza Eskubideen Batzordea eta Hezkuntza, Kultura eta Euskara Batzordea gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 19a, 02:00

Giza Eskubideen Batzordea bilduko da gaur Udaletxean eta hiru gai izango dituzte eztabaidarako. Torturari buruzko gaia izango da lehenengoa; aurreko Giza Eskubideen Batzordean hasi zuten eztabaida eta gaur jarraitzekoa dute. Bigarren gaia Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala izango dute. Hirugarren puntuan, berriz, Eusko Legebiltzarrak biktimen inguruan emandako ebazpenak aztertu eta eztabaidatuko dituzte. Batzordea 17:00etan izango da.

Hezkuntza, Kultura eta Euskara
Batzordea Hezkuntza, Kultura eta Euskara Batzordea ere izango da gaur, 18:30etan, Udaletxean. Zenbait kultur jardueratako diru laguntzen justifikazioak aztertuko dituzte, eta 2008an zuzeneko erregimenean eman beharreko diru laguntzak ere bai. Horrez gain, San Joan jaiak izango dira azterketarako gai. Aurtengo egitaraua eta aurrekontua aztertuko dira, eta festa iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketaren berri ere emango dute Batzordean. Azken puntuan aztertuko dute Biteriko ikastaroak eta auzoetako haur-tailerrak eman eta antolatzeko lehiaketa publikoa deitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!