Senda Viva parkera joateko plazak badaude oraindik ere

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 20a, 02:00

Txantxangorri elkarteak Nafarroako Senda Viva parkera irteera egingo du ekainaren 7an. Irteerak 15 euro balio du haurrentzat eta 30 euro helduentzat. Prezioaren barruan sartzen da autobusa eta parkeko jatetxean egingo duten bazkaria. Urteroko moduan, marrazki, idazlan eta argazki lehiaketa izango da. Izena eman nahi duenak Txantxagorriko bulegora joan behar du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!