Berdinketa, Zubipe despeditzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 18a, 02:00

Hernanik berdinketa batekin esan zion atzo agur Zubiperi, aurtengo denboraldian, Idiazabalen aurka. Partidua ez zen ona izan, baina borrokatua bai. Hernaniarrak aurreratu ziren partiduan Ander Elgorriagaren gol bati esker. Hala ere, Idiazabal 1-2 aurretik jarri zen eta Iñigo Olasagasti izan zen berdinketaren gola sartu zuena lehen zatian bertan, jokalaririk onenaren sariak indarrak emanda-edo. Lehen zatia bukatu aurretik epaileak Hernaniko jokalari bat espultsatu zuen eta Hernanik ezin izan zuen bigarren zatian garaipeneko golik sartu. Hurrengo astean Azkoitian jokatuko dute zuriberdeek, burua datorren denboraldian dutela.

Olasagastiri Peña Zubiperen saria
Peña Zubipek Iñigo Olasagatiri eman zion atzo urteko jokalaririk onenaren saria, partidu aurrean. Bere erregularitatea azpimarratu zuten eta aurrelariak erakutsi zuen erregularitate hori, hernaniarren bigarren gola eginda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!