San Joanetan haurren aurreskua izango da aurten ere, urteroko moduan. Bihar hasiko dira entsaioak, eta astelehen eta ostegunetan izango dira, 18:30etan, Urumea ikastolan, Gay Mur eraikinean. Izen ematea Biterin egin behar da eta beharrezkoa da haurrek aurten 5 urte betetzea. Izen emateko unean bikotearen izena ere eman behar da. Guztira 50 bikotek hartu ahal izango dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!