Eguzkik Renferen segurtasun falta salatu du

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 18a, 02:00

Eguzki talde ekologistak Renferen segurtasun falta salatu du, Hernanin eta Tolosan izan diren bi istripu larrien ondotik, Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Estazio eta apeaderotan dagoen segurtasun faltaren ondorio izan dira bi pertsonaren heriotza ekarri dute istripu hauek, Eguzkiren iritzian «ez da kasualitate hutsa izan». Hernaniko istripuaren antzekoak askotan gertatzen direla ere nabarmentzen du, «pertsona bat trenak harrapatzea trenbidea gurutzatzen ari dela». Eguzkik gogora ekarri du urtarrilean eman zutela «Estatuari eta Renferi dagozkien Gipuzkoako estazio eta apeadero gehienek daukaten abandono egoeraren berri». Eguzkiren iritzian istripuen eragile nagusi dira, geroz eta merkantzia gehiago pasatzea, eta ibilbide luzeko trenen abiadura haundia; trenbideak pasatzeko azpiko pasabide ezarekin eta seinale akustiko edo bisual ezarekin batean. Erantzuleak Espainiako Gobernua, Renfe eta Adif direla dio Eguzkik eta Udaletxeei eskatu die esku hartzeko gaiean. «Onartezina da, dirua eta ahalegina gastatzea gutxik erabiliko duten tren batean (AHT), eta aldiriko sarea, egunero 25.000 gipuzkoar baino gehiagok erabiltzen dutena, zahartzea atentzio eta hobekuntza faltagatik. Eta okerrago dena, ebitatu zitezkeen istripuak gertatzea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!