Aurreko asteburuan barnetegi txikia egin zuten Hernani eta Astigarragako AEK-ko ikasle, irakasle eta lagunek. Horretarako trasteak hartu eta Nafarroa aldera joan ziren, Bortziriak aldera.
Bertizeko Parke Naturala
Bazterrak ezagutzeko aprobetxatu zuten asteburua eta Lesakan, Bertizeko Jaurerria Parke Naturalean eta inguruetan ibili ziren. Arantzan eman zuten gaua, bertako aterpetxean.
Igandean Herri Urratsera
Barnetegi hauek helburu asko lantzeko balio dute: bazterrak eta tokian tokiko ezaugarri eta ondarea ezagutzeaz gain, ikasleek jende asko ezagutzen dute eta euskaraz egiteko aukera izaten dute bertako herritarrekin, beren ohiko testuingurutik kanpo; eta prezisoa bada, lotsa galtzeko aukera ona izaten dute.
Euskaraz aritzeko eta euskararen erabilera aldarrikatzeko, ezin asteburu aproposagoa aukeratu, joan den igandean Herri Urrats jaia egin baitzen Senpereko lakuaren inguruan, eta haraxe joan zen koadrila guztia.
AEK-ko kideen esanetan primeran pasa dute asteburua, ikasleak pozik ibili dira eta errepikatzeko gogoa adierazi dute.