Hernaniko infantilek ezin izan zuten atzo Easo-Elurra talde gogorraren kontra (53-39) eta honenbestez despeditu zuten txapelketa, baina burua tente. Lehen zatian alde egin zuten donostiarrek 19-6 eta arrastan eraman zuten markagailua hernanirrek hortik aurrera. Errebotean izan zuten zulorik haundiena hernaniarrek eta faltaz gehitxo kargatu ziren. Entrenatzaileek postu honek duen meritua azpimarratu dute, Gipuzkoako klub indartsuenen aurka aritu baitira jokatzen. Finala Easoko bi taldek jokatuko dute elkarren aurka. Bestalde, kadeteek ere galdu egin zuten denboraldiko azken partiduan, 53-69.