Gaur margo lehiaketa aire zabalean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 17a, 02:00

Gaur aire zabaleko XIV margo lehiaketa egingo dute Astigarragan. Nahi duen guztiak parte har dezake; baldintza bakarra 6 urte baino gehiago izatea da. Joseba Barandiaran plazan eman behar da izena, goizeko 09:00etatik eguerdiko 12:00ak bitarte, gaur bertan. Gaia eta teknikak libreak izango dira; lana paperean edo lien-tzoan egin daiteke eta izen emateko garaian erabiliko den materiala eraman behar da, antolatzaileek zigilua jartzeko. Lanak arratsaldeko 16:00ak baino lehen jasoko dira eta 18:00etan banatuko dira sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!