Hernanialdeko Nafartarrak elkarteak mendi irteera antolatu du biharko Ausa Gaztelura. Ausa Gaztelu Aralarko mendilerroan dago, Zaldibi eta Abaltzisketa artean, ia 1000 metrotara, eta aintzinako kostako bidea zaintzen zuen nafar gaztelua da. Helburua dute aldarrikatzea Erdi Aroan Nafarroak Euskal Herri osoa hartzen zuela. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Larraitzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!