Koxka Hernaniko ezinduen elkarteak bilera deitu du asteartean, hilak 20. Bi gai jorratzeko asmoa dute: batetik, elkartea legalizatzeko tramiteen nondik norakoak; bestetik, elkarteak nola parte hartu dezakeen kiroldegiari buruz egingo den azterketan, beren beharrak ere kontuan har daitezen. Biteri kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!