Hechora irteera hilaren 24an

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 17a, 02:00

Urretxa Mikologi Elkarteak irteera antolatu du Hechora hilaren 24rako. Asmoa da goizeko 06:00etan abiatzea eta arratsaldeko 19:00etako bueltan izatea. Irteera luzea aurreikusi dute eta bakoitzak bere bazkaria eta ura eraman behar ditu. Datorren asteartea, hilak 20, baino lehen eman behar da izena elkartearen lokalean, Kale Nagusiko 6garren zenbakian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!