Gorengo taldeak denboraldiko Zubipeko azken partidua jokatuko du gaur, Idiazabalen kontra, arratsaldeko 16:30etan hasita. Bi partidu falta dira Gorengo mailako 2007-2008 liga bukatzeko eta ez Hernanik eta ez Idiazabalek ez dute puntu premiarik. Hernaniarrak 9garren dijoaz, 42 punturekin eta Idiazabal 11garren dijoa, 38rekin. Iñigo Olasagasti jokalari onena Peña Zubipek urtero aukeratzen du Hernani taldeko ligako jokalaririk onena eta trofeoa ematen dio, Zubipeko azken partiduan. Gorengo taldeko aurtengo jokalaririk onena Iñigo Olasagasti izan da beren ustez eta gaur emango diote trofeoa, partidua hasi aurretik.