Hernani- Donibanek azken estropada du gaur trainerilatan

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 17a, 02:00

Trainerila liga gaur bukatuko da Hondarribian eta bertan izango da Hernani-Donibaneko trainerila. Eguerdiko 12:00etan izango da estropada. Larunbatekoarekin bukatuko da Federazio Kopa (Gipuzkoako bigarren liga) baina liga izateaz gain, Gipuzkoako Txapelketa ere jokatuko da gaur eta bihar Hondarribian. Hernani-Donibanek ezingo du igandeko estropadan parte hartu Hondarribian, Federazio Liga jokatzen ari denez, Gipuzkoako Txapelketarako aukerarik ez baitu.

Mutrikun bederatzigarren
Joan den larunbatean, Mutrikun jokatu zen Trainerila Estropada eta hernaniarrek 9garren postuan bukatu zuten, Orio B irabazlearengandik 1:11,01era. Igandean ere bazen estropada, baina Hernani-Donibanek ezin izan zuen parte hartu, bajaren bat zuelako. Igandeko punturik gabe sailkapenean behera egin dute hernaniarrek, 9garren postura.

Federazio kopa Sailkapena

1- ORIO. B 69 puntu
2- Zarautz C, 62 puntu
3- Aita Mari B, 55 puntu
4- Aita Mari C, 53 puntu
5- Orio C, 51 puntu
6- Zarautz B, 46 puntu
7- P. Donibane B, 43 puntu
8- Kaiarribia B, 36 puntu
9- Hernani-Donibane, 26 puntu
10- Orio D, 8 puntu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!