Hernaniko infantilen taldeak partidu garrantzitsua du gaur, goizeko 10:30etan, Astigarragako kiroldegian. Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute Hernanik eta Easo Elurra taldeak. Roge Minguez eta Jose Luis Dominguez entrenatzaileek, aurtengo denboraldia bikaina eta oso positiboa izan dela azpimarratu dute, «gaurko emaitza edozein dela ere».
Lorpen haundia
Entrenatzaileen hitzetan, Gipuzkoako lau talderik onenen artean sailkatzea eta Gipuzkoako bi klubik onenen parean aritzea lorpen haundia da Hernaniko klubarentzat, eta azken bi urteetan egindako lan guztiaren sari ederra jokalarientzat.
Partidurako deia
Hernaniko saskibaloi klubak dei egin die hernaniarrei gaur herriko saskibaloi jokalari gazteak Astigarragara animatzera joateko.
Kadeteak kiroldegian
Infantilek ezezik, kadete mailako taldeak ere badu partidua gaur. Hernaniko kiroldegian ariko dira kadeteak, 16:30etatik aurrera, Krafft-Atletiko SS taldearen aurka. Gaurko partiduarekin esango diote agur denboraldiari kadeteek.
Bihar, jardunaldiak
1996, 1997 eta 1998an jaiotako neska mutilentzat saskibaloi jardunaldiak izango dira bihar kiroldegian, Hernaniko Saskibaloi elkarteak antolatuta. 10:30etatik 12:00etara da.