San Isidro eguneko ospakizunak ondo hasi ziren atzo, baina ez zuten bukaera berdina izan. Tilosetako festa Miren Urkiola Bolibarko harri jasotazaileak hasi zuen, eta bertsolariak lagun, hiru saio egin zituen: lehenengoa 88 kiloko zilindroarekin; bigarrena, 100 kiloko zilindroarekin; eta hirugarrena 60 kiloko bolarekin. Jendeak txaloz hartu zuen 20 urteko gaztearen saioa. Ondorenean, pelotarien txanda etorri zen; Oiaga eta Aldazabal gerriko gorriz eta Alvarez eta San Sebastian gerriko urdinez. Partidua 7-6 zela, ordea, euria hasi zuen eta zaparrada haundiegirik egin ez bazuen ere, lurra bustitzeko adina bai, eta bertan behera geratu zen partidua. Saioari bukaera Zelaia eta Agirre bertsolariek eman zioten. Aste eguna izaki, betekadarik ez zen izan Tilosetan, baina jendea poliki inguratu zen. Urteroko moduan, antolatzaileek fin hartu zuten inguratu zena, sagardoa eta pintxoekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!