Gaur, San Isidro, baserritarren eguna ospatzeko festa izango da goizean zehar Hernanin. Garai batean festa haundia egiten zen herrian, baina urte batzuetan egin gabe egon eta gero, herritar batzuk berriz heldu diote antolatzeari eta badira urte batzuk Tilosetan zenbait ekitaldi izaten direla. Urteroko moduan, goizeko 11:00etan meza izango da San Joan Bataiatzailea Parrokian; segidan, 11:30etan, Miren Urkiola harri jasotzailea ariko da, Tilosetako festari hasiera emanez; eta ondorenean, pelota partidua izango da Tilosetako frontoian: Erroizenea-Gorrotxategi/Alvarez-San Sebastian. Festa bukatzeko, Iñaki Zelaia eta Unai Agirre bertsolarien saioa izango da.