Pintura lehiaketa larunbatean Astigarragan, Astigartek antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 15a, 02:00

Egun pasako txapelketa izango da, goizean izena eman eta arratsalderako sarituen izenak jakinaraziko dituzte.

UDABERRi giroa aprobetxatuta, kalean, haizea hartuz, pintatzeko giro aproposa egiten duela eta, Astigar taldeak pintura lehiaketa antolatu du larunbaterako, aurten 14garrena.

Izen ematea egunean bertan
Izena emateko igandean bertan goizeko 09:00etatik 12:00etara Astigarragako Barandiaran plazara jo behar da. Izena ematerakoan partehartzaileak erabiliko duen materiala aurkeztu behar da, antolatzaileek zigilua jartzeko. Lehiaketan parte hartzeko 6 urte baino gehiago izan behar dira eta hortik gora ez dute adin mugarik jarri. Teknika aldetik, lanak folioan edo lientzoan aurkeztu behar dira, eta entregatzeko epea arratsaldeko 16:00etan bukatuko da. Lanak sinatu gabe aurkeztu behar dira eta zigilua duten lanak bakarrik onartuko dira. Epaimahaiak irabazleen izenak arratsaldeko 18:00etan jakinaraziko ditu eta sari banaketa ere ordu horretan izango da. Irabazleen lanak Astigarrako Udalaren esku geratuko dira.

Sariak
Pintura lehiaketa kategoria ezberdinetan banatu dute eta sariak ere kategoriaka banatuko dituzte:
• 6-9 urte arteko hiru onenak: garaikurra eta oparia.
• 10-13 urte arteko hiru onenak: garaikurra eta oparia.
• 14-16 urte arteko hiru onenak: garaikurra eta oparia. 
• 17 urtetik aurrerako onenarentzat: 600 euro eta garaikurra. Akzesita: 300 euro eta garaikurra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!