Ipuina oinarri gaur, Museoen Nazioarteko Egunean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 18a, 02:00

Museoen Nazioarteko Eguna da gaur eta ospakizun berezia egingo dute Chillida Leku museoan. Ipuina izango da gaur oinarri eta Oihulari Klown taldeko kideak ariko dira Chillidaren lana eta ingururako egokitutako ipuinak kontatzen. Goizeko 11:00etan hasiko da eta ordu erdiro ipuin bat kontatuko dute, 13:00ak arte. Museoko prezioa betikoa izango da, baina bisitaldi gidatuak doan izango dira (11:00, 12:15, 13:30).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!